Agenda

 
Lekua: Zallako Kultur Etxea
Ordua: 18:00etan

Ariketa handia izan zen 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra Enkarterrin burutu genuena. Enkarterriko euskaldunok hizkuntz ohiturak aldatzeko lehenengo urratsak eman genituen eta 1826 ahobizi eta belarriprest aktibatzea lortu genuen.

2. edizio honetan, 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean burutuko dena, entitateak inplikatzeko erronka daukagu aurrean, eta hori lortzeko lehenengo urratsak emango ditugu Enkarterriko 2. batzorde honetan. Halaber, gogora ezazue, guztion parte hartzea beharrezkoa dela ekimen hau arrakastaz aurrera eraman ahal izateko.

Animatu eta parte hartu!