Agenda

 

Martxoaren 13an, ostiralean, Gurasolagun pasaporteko tailerra izango dugu, arratsaldeko 17:30ean, Sopuertako La Balugako auzo etxean.

Bertan, serigrafiaren teknika erabiliz, oihalezko poltsak estanpatuko ditugu. Forma eta kolore desberdinetako fieltrozko loreak egiten ikasiko dugu eta Fridaren ilea apainduko dugu. Modu horretan, gure poltsek historiako emakume artistarik famatuenaren erretratoa izango dute: Frida Kahloren erretratoa, alegia.

Izena ematea: enkarterri@aek.eus helbidean edo Whatsappen bidez 671 070 044 telefonoan (Martxoaren 11 baino lehen)

Animatu familian tarte zoragarria igarotzen!

Kartela (PDF 272KB)