Agenda

 

Kaixo berriro, lagun:

Birusak #EzGaituMututuko, eta gure jarduerak ez du etenik! Hori dela eta, azken urteotako ohiturari jarraituz, maiatzaren 28an Mintzodromo online antolatuko dugu. Bi saio prestatuko ditugu, bata goizean (11:00etan), eta bestea arratsaldean (18:30ean); zuek batean ala bestean (edo bietan) parte hartu ahal izateko. Parte hartzea oso erreza eta erosoa da, zuen etxetik arituko zarete eta, bai ordenagailuz, bai mobilaz.

KONEKTATU ETA PARTE HARTU!

Izen-ematea: 671 070 044 (Whatsapp) edo enkarterri@aek.eus

Maiatzaren 26ra arte

Kartela (PDF 301KB)