Noticias

 

Teknologia berriek eta sare sozialen erabilerak gazteen eguneroko jardunean duten garrantzia ikusita, Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta Balmasedako Udaleko Euskara Zerbitzuak ERRONKARTERRI egitasmoa jarriko dute martxan aurten ere. Bi zerbitzuek parte hartzeak egitasmoa Enkarterriko leku gehiagotara zabaltzea ahalbidetzen du eta ondorioz, gazte gehiagok izango du bertan parte hartzeko aukera.

ERRONKARTERRI lehiaketa bat da, sareko ginkana bat, hain zuzen. Eta bere bitartez euskarak sarean dituen zenbait baliabide eta aplikazio gazteen artean ezagutarazi nahi dituzte Euskara Zerbitzuek.

Aurtengo egitasmoaren bidez sarean dauden euskarazko aplikazio eta programa hauek ezagutaraziko dizkiegu: Jolasak web orria (jolasen bitartez Euskal Herriari buruz ezagutzen dutena ikusteko parada eskainiko die), Pagotxa errezetak web orria (sukalde lanetan aise eta erraz ibiltzeko bidea emango die), Galdeketaun aplikazioa (euskal kultura, kirola eta bestelakoei buruzko galderak) eta Klikasi web orria (eduki didaktikoak euskaraz batzeko gunea). Aldi berean sare sozialak erabiliko dira programaren parte-hartzaileekin harremanetan jartzeko ere. Urriaren 17tik aurrera, lau proba gainditu beharko dituzte parte-hartzaileek denbora tarte batean. Proba batetik bestera 10 eguneko epea izango dute.

Parte hartzeko behean agertzen diren sare sozialetan sartu, facebook eta twitter, hain zuen; eta izena eman beharko dute.

facebook.com/erronkarterri
@Erronkarterri

Edo bestela posta elektronikoaren bidez: erronkarterri@gmail.com.

Hortik aurrera, proba bakoitzaren azalpenak parte-hartzaileek aukeratu duten bidearen bidez jakinaraziko zaizkie. Azkenik, goiko helbide horietako batean sartu eta proba guztiak egiten dituztenen artean multiabentura ekintzak egiteko egun pasa zozkatuko da.