Noticias

 
Igande honetan, azaroak 26, Enkarterriko berbalagunok eta euskaldunok hitzordua izango dugu Karrantzan ospatuko dugun Euskaldunon topaketan. Aurten guztiok jai honetako ekintza guztiez disfrutatu ahal izateko, bertara hurbiltzeko autobusa (doan) jarri dugu. Hona hemen prestatutako aparteko egitaraua:

  • 11:00 - Familientzarko tailerrak (Ambasaguaseko plazan) Kartela ikusi (PDF 876KB)
  • 11:00 - 3x3 Saskibaloi txapelketa Kartela ikusi (PDF 1,28MB)
  • 11:30 - Bisita gidatua Dolomitas museora
  • 12:30 - Kalejira musikatua
  • 15:00 - Bertso-bazkaria Erpeak tabernan: Arkaitz Estiballes eta Ander Ucelay.Kartela ikusi (PDF 926KB)
    • Indabak + Postre + Edaria, kafea eta ogia
        • *Prezioa: 15 €
          Txartelak salgai: Kultur Etxean eta Erpeak tabernan, enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (WhatsApp).
  • 18:00 - Euskaraoke (Akelarre tabernan)

Eta gogora ezazu, AUTOBUSA DOAN!