Noticias

 

PRAKTIKATU ETA BIZI kanpaina berriz dago martxan. Animatu eta parte hartu zure herriko berbalagun taldean.

Norentzat?
Euskara praktikatu nahi baduzu, baina ez badaukazu norekin egin; edo, euskalduna izanda, euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, gure eskaintza aproposa zaizu.

Nola osatzen dira taldeak?
5-6 laguneko taldeak izaten dira; horiek osatzeko, kontuan hartzen ditugu parte-hartzaileen disponibilitatea, adina eta zaletasunak. Mintzataldeak bildu ahal dira kafetegian, tabernan, edo paseoan ibiltzeko... parte-hartzaileek erabakitzen dute non eta noiz, beti lagun-giroan.

Eta familientzat?
Gurasolagun daukagu; jolasak, txangoak eta tailerrak egiten ditugu, helduak eta haurrak batera aritzeko. Hainbat familia batzen direnez, aukera egokia ere bada lagun gehiago egiteko. Asteburu-pasak ere antolatzen ditugu, urtean bitan gutxienez.

Gehiago nahi?
Ekintza osagarrien bidez, hainbat aukera topatuko dituzu euskal kultura ezagutu eta euskaraz praktikatzeko. Besteak beste: mendi-irteerak, hitzaldiak, tailerrak, kultur-irteerak, euskaldunon topaketa, mintzodromoak...