Noticias

 

Azken urteetan egindako lanarekin jarraituz, aurten ere abian jarri du Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak 2-3 urteko haurren aurrematrikulazio sasoian euskarazko D ereduaren aldeko hautua egiteko kanpaina.

Gero eta ohikoagoa da gure inguruko umeei eta gurasoei euskaraz hitz egiten entzutea. Izan ere, gure gizartea gero eta eleaniztunagoa da. (2011ko EUSTATen datuen arabera 30 urtetik beherako herritar euskaldunak+ia euskaldunak %86,43 dira Enkarterrin). Horregatik, Euskara Zerbitzuak seme-alabentzat euskara jakiteak duen garrantziaz eta ondorioz, D eredua hautatzearen garrantziaz ohartarazi nahi izan ditu gurasoak. Bada, mezu hori helarazi nahi izan die gutun baten bitartez aurten lehen aldiz beren seme-alabak matrikulatuko dituzten Enkarterriko gurasoei baita 3 urteko seme-alabak dituztenei ere; 382 familiari, hain zuzen.

Gutunarekin batera, “EUSKARAZ IKASI, EUSKARAZ BIZI” izenburua duen IRRIA aldizkariaren ale berezi bat banatu zaie. Bertan, besteak beste, euskaraz ikasi eta euskara erabiltzearen garrantzia azpimarratzeko komiki, ipuin eta erreportajeak jasotzen dira, gurasoek, edo irakasleek haurrekin batera irakurri eta goza dezaten. Haur eta gurasoentzat egindako hilabetekaria da, eta ondo pasatzeaz gain umearen irakurzaletasuna sustatuko dute. Eskolatik kanpo ere euskara entzuteko eta erabiltzeko aukerak behar baitituzte umeek, eta gurasoek euren seme-alabei euskara entzun eta erabiltzeko esparruak eskaini ahal baitituzte, nahiz eta erdaldunak izan.

Aurrematrikulazio epea urtarrilaren 29an hasi eta otsailaren 9an amaituko da.

ENKARTERRIKO MANKOMUNITATEKO EUSKARA ZERBITZUA

Prentsa oharra ikusi (PDF 648KB)