Noticias

 

Txotx denboraldia hasita, martxoarekin batera, kultur txangoa egiteko unea heldu zaigu berbalagunoi. Aurten, martxoaren 3an egingo dugu eta Zestoara abiatuko gara Ekainberri museoa bisitatzeko. Museoa bisitatu eta Zestoatik bueltatxo bat egin ostean, Itziarko Urberu sagardotegian bazkari ederraz gozatuko dugu. Hementxe duzu plana:

  • 9:30 - Balmasedako bus geltokian.
  • 9:45 - Zallako udaletxe ondoko bus geltokian.
  • 9:50 - Gueñesko bus geltokian.
  • 10:00 - Sodupeko bus geltokian.
  • 11:00 - Zestoara heltzea.
  • 12:00 - Ekainberri museoari bisita.
  • 14:30 - Bazkaria Urberu sagardotegian
  • 19:30 - Buelta etxera.

Prezioa: 30 €.
Izena emateko: enkarterri@aek.eus, 671 070 044 (Whatsapp)

Txartela eskuratzeko azken eguna otsailaren 23a izango da.

Animatu eta eskuratu zure txartela ahalik eta lasterren, plazak mugatuak dira eta!