Noticias

 

Atzo, Euskararen Nazioarteko Egunean, Euskaraldiaren hamaikagarren eguna bete genuen. Egun hauetan Enkarterrin 1.800 lagun baino gehiagok kaleak eta plazak bete ditugu euskaraz. Ahobizi eta belarriprest txapak espero ez genituen tokietan ikusgai topatu ditugu eta gure auzokideekiko harremanak guztiz eraldatu ditugu. Hala ere, gure konpromisoa ez dugu etengo eta gerora begira tinko mantenduko gara gure hizkuntzaren babesean eta normalizazioan.

Eskerrik asko, ariketa honetan parte hartu duzuen guztioi eta laster arte.
 
Ikusi bideoa