Noticias

 
Uda heltzear dago, atsedena hartzeko eta aisialdiaz disfrutatzeko unea. Enkarterriko berbalagun egitasmoak, ordea, ez du etenik izango eta udan ere euskara praktikatzeko eta euskaraz bizitzeko aukera eman nahi dizu.

Hori dela eta, gaurtik ekainaren 15era arte irekita egongo da udako berbalagunean izena emateko epea.

Ikasturtean zehar berbatalde batean egon bazara eta udan ere parte hartzen jarraitu nahi baduzu, edo denbora ezagatik berbalagunean aritu ezin bazara, udako berbataldeetan parada ezin hobea izango duzu euskaraz mintzatzeko eta udaz disfrutatzeko.


UDAN ERE PRAKTIKATU ETA BIZI!