Euskera

 

Enkarterriri buruz, zenbat dakizu? Gure Historia, hitzak, eta ohiturak ezagun dituzu? Bada, orain gure eskualdeari buruzko ezagutza erakutsi eta sari bikainak irabazi ahalko dituzu martxan jarriko dugun Enkarterriko tribial lehiaketan.

Astean 5 galdera egingo dizkizuegu, eta zuek ostiralera arte izango duzue galdera horien erantzunak bidaltzeko. 5 galderak ondo erantzungo dituztenen artean, sari potoloak zozketatuko ditugu!!!

Bidali zure erantzunak whatsappen bidez telefono honetara: 671 070 044, edo e-postaz enkarterri@aek.eus helbidera.

3. Asteko galderak

Hona hemen galderak!
  1. Nola zuen izena Zallako sorgin ospetsuenak?
  2. Zein ibaik zeharkatzen du Gordexola?
  3. Nola du izena Enkarterriko parke natural bakarrak?
  4. Non dago kokaturik “La Muza” zubia?
  5. Zein herri agertzen da argazkian?

2. Asteko galdera-erantzunak eta irabazlea

 Hona hemen aste honetako 5 galderak:
  1. Zelan esaten diegu Enkarterrin luiziei edo lur-jauziei? DERROÑADA edo ESTORRENGADA
  2. Non dago kokaturik Enkarterriko museoa? AVELLANEDAn.
  3. Enkarterriko zein herritakoa zen Havana Club ron markaren sortzailea? GORDEXOLAkoa.
  4. Zein herrik egiten du muga Balmasedarekin Kolitza mendian? ARTZENTALESek.
  5. Non dago aterata argazkia? KARRANTZAn.

Asko izan zarete erantzun zuzenak bidali dizkiguzuenok. Notarioren aurrean egindako zozketaren irabazlea da…. SONIA PEREZ!
Zorionak Sonia!

1. Asteko galdera-erantzunak eta irabazlea

Hona hemen aste honetako 5 galderak:

  1. Zein da Balmasedarekin batera Enkarterriko hiribildu bakarra? LANESTOSA.
  2. Biztanleria aldetik, zein da Enkarterriko herririk handiena? ZALLA.
  3. Nola zuen izena “Antón el de los cantares” ezizenez ezagututako Enkarterriko idazleak? ANTONIO DE TRUEBA.
  4. Zein da Enkarterriko mendirik altuena? ZALAMA.
  5. Non dago aterata argazkia? SODUPE.

Proposatutako galderak ondo erantzun zenituztenen artean eta notarioaren aurrean zozketa eginda, hau da aste honetako irabazlea:
Amaia Larruzea

ZORIONAK!!! Ikasturte amaieran sari bikaina jasoko duzu!