Euskera

 

Adi, lagun: Familian aritzeko Enkarterriko tribial txikia badator!

Badakizue gure eskualdea nolakoa den? Ezagutzen dituzue gure txoko eta bazter guztiak? Ea egia den! Onartu gure erronka eta jolastu gurekin. Astero bost galdera zabalduko ditugu gure sareetan eta zuek, familia, erantzun baino ez duzue egin behar. Bidali whatsap mezu bat gure telefono zenbakira: 671 07 00 44 eta sari aparta lortu.

Xehetasun gehiago esteka honetan.

4. asteko galderak

Kaixo, familiak!

Bai galdera errazak aurreko astekoak! Parte hartzaile guztiok zuzen erantzun ditugu, baina irabazleak Mirari eta bere ama, Izaskun, izan dira berriz! Zelako zortea! Gurasolagun familia aparta zaretelako izango da.

Zorionak Mirari eta Izaskun!

Ea oraingoan besteok irabazten dugun! Aste honetako galderak hauexek dira:

  1. Noiz ospatzen da Ogi Eguna Galdamesen?
  2. Zein herritan dago Alen mendia?
  3. Nola deitzen da Karrantzako euskal dantza taldea?
  4. Nondik igarotzen da Herrerias ibaia?
  5. Zein herritan dago argazkiko dorretxea?

Kartela (PDF 253KB)

Gogora ezazue, bidali zuen erantzun guztiak mezu bakarrean 671 070 044 zenbakira (whatsap) edo enkarterri@aek.eus helbidera gurasoen eta seme-alaben izenak aipatuz.

Laster arte, familiak!

3. asteko galderak

Hona hemen aste honetako tribial txikiko galderak:

  1. Nola deitzen da Güeñes herriko euskal-dantza taldea?
  2. Zein da Artzentaleseko eskolaren izena?
  3. Zein da Galdameseko mendi tontorrik altuena?
  4. Nola deitzen da Turtziozetik igarotzen den ibaia?
  5. Zein da argazkiko animalia-arrazaren izena?

Kartela (PDF 721KB)

 

Halaber, aurreko asteko irabaldea Iztueta-Villar familia izan da.
Zorionak Maider, Lea, Oiane eta Andoni!
Galderen erantzun zuzenak jakin nahi badituzue, sar zaitezte gure blogean: https://labur.eus/KnbhL

Gainera, gogoratu ostiralean Gurasolagun pasaportea itzuliko dela eta etxean euskaraz ekintzak izango ditugula. Ez galdu aukera eta gurekin konektatu zaitez.

Animatu familia eta euskaraz jolastu!

2. asteko galderak

  1. Zeintzuk dira Sopuerta Sport taldeko koloreak?
  2. Zeintzuk dira Balmasedako bi eskolen izenak?
  3. Zein herritan dago Karpin Abentura parkea?
  4. Nola deitzen da Zalla eta La Herreraren arteko aisialdi-gunea?
  5. Zein herriko jaiak ospatzen dira argazkian?

 

Astebeteko epea duzue tribialean parte hartzeko. Horretarako bidali mezu bakarrean galdera guztien erantzunak 671 070 044 zenbakira (whatsap) edo enkarterri@aek.eus helbidera. Zozketan parte hartzeko gurasoen eta seme-alaben izenak behar ditugu, beraz, mezuan aipatu zuen izenak, mesedez.

Kartela (PDF 1,12MB)

1. asteko irabazlea

Kaixo, familiak!

Gustatu zaizue aurreko asteko erronka? Erraza, ezta? Horrela familia osoak parte hartu du: gurasoak eta seme-alabak; baita aiton-amona euskaldunak ere. Baina gogoratu: Enkarterriko Gurasolagunak gure herrietako familia euskaldunak direla, etxean familian euskaraz aritzeko aukerak bilatzen dituzten familiak. Beraz, den-denok oso ondo egin dugun arren, familia bakar bati tokatu zaio irabazlea izatea: Zorionak Mirari eta Izaskun! 

Erantzunak jakiteko sartu blogean https://labur.eus/KnbhL