Albisteak

 
Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Enkarterriko udal guztien eta horien mankomunitatearen arteko lankidetza-konpromisotik abiatuta, eskualdeko ekonomia eta gizartea suspertzeko plan estrategiko bat definitzen ari da.

Enkarterrin proiektu berriak martxan jartzea da helburua, ekonomia suspertzeko, enplegua sortzeko eta garapen sozialean sakontzeko.

Eskualdeko Plan Estrategiko honen ezaugarri nagusien artean honako hauek
nabarmentzen dira:

  • Lidergo partekatua Jaurlaritzaren eta foru-aldundien artean, inplikaturiko udalen laguntzarekin.
  • Ikuspegi integrala, dimentsio hauen inguruan:
    • Berraktibatze ekonomikoa,
    • Enplegua eta prestakuntza,
    • Gizarte-kohesioa eta zerbitzu publikoak,
    • Hiri- eta ingurumen-birsorkuntza eta
    • Lurraldea eta iraunkortasuna.
  • Epe luzerako ikuspegia, 2030 hartuta Plan Estrategikoaren denbora-muga gisa.
  • Enkarterriko eragile ekonomiko eta sozial nagusien parte-hartzea planaren definizioan, jarraipenean eta ebaluazioan; bai eta herritarren parte-hartzea ere.
  • Inplikatutako alderdi eta eragile guztien artean adostasunez hautatutako trakzio-proiektuen kopuru mugatu bat identifikatzea. Proiektu horiek eragin handia izan beharko dute Enkarterriko garapen iraunkorrean, eta horiek finantzatzea eta abian jartzea lehentasunezkoak izango dira inplikatutako eragileentzat, bai maila instituzionalean, bai maila sozialean.
  • Eskualdeko garapen-agentziek prozesu osoan duten eginkizuna indartzea.

Asmo handiko helburu hori lortzeko, lan-bilerak egin dira inplikatutako erakundeen artean eta landutako gaietan adituak diren pertsonekin.

Prozesu horren emaitza gisa, eskualdea trakzionatzeko edo suspertzeko gaitasuna duten hainbat proiektu identifikatu dira, Enkarterrik dituen erronkei erantzuna emanez eta dituen aukerak eta indarguneak aprobetxatuz.

Zehazki, honako proiektu eraldatzaile hauek identifikatu dira:

  • Enkarterrira doan trenbide-azpiegitura eta -zerbitzua hobetzea.
  • Prestakuntza-maila egokiak eta enplegagarritasun altua lortzeko estrategia.
  • Digitalizazioa eta banda zabalaren indartzea eta hedapena sustatzea.
  • Enpresa-gune handi berria eta industria-pabiloiak berreskuratzea.
  • BioEkonomia eta OpenLab Enkarterri.
  • Enkarterriko turismo- eta kultura-aktiboen interkonexio-programa.

Prozesu hori osatzeko, herritarren parte-hartzea behar da, proiektu horiek kontrastatzeko eta aberasteko, beste ikuspegi eta ikuspuntu batzuk txertatuz.

Horregatik, parte hartu nahi duen edozein pertsonari/erakunderi irekitako prozesu bat jartzen da abian, proposamen eta iruzkin guztiak bilduko dituen plataforma digital baten bidez ekarpenak eginez.

Prozesu horretan parte hartzeko, alta eman behar da esteka honetan eskuragarri dagoen plataforma batean:

Sarbidea Enkarterriko eskuladeko plan estrategikoaren gaineko parte-hartze gunera (galdetegia urriaren 22tik azaroaren 8ra bitartean bete ahal izango da)

Alta eman ondoren, ekarpenak eta iritziak modu anonimoan bidaltzeko aukera zabalduko da aipatutako plataforman, eta azaroaren 8ra arte egongo da zabalik.

Tresna honen funtzionamenduari buruzko zalantzarik izanez gero, mlopezma@minsait.com posta elektronikoz kontsulta daiteke.

Eskerrik asko, aldez aurretik, zure ideia eta ekarpenengatik; zalantzarik gabe, Enkarterriren eraldaketa sozial eta ekonomikoa aberasten eta bideratzen lagunduko dute!