Albisteak

Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eskualdeko ikastetxeen inplikazioarekin LH 6 eta 5. mailetako ikasleentzat lehiaketa bat antolatu du: Erronk@arterri. Sarea eta euskara lotzen dituen ginkana da, Internet eta ordenagailu, tablet edo mugikor bidezko lau proba erraz eta dibertigarri gainditu beharko dituzue. Trukean puntuazio gehien batzen duten taldeek sariak lortuko dituzte.

Web orrian sartu eta izena eman bakarka zein taldeka.  Informazio guztia webgune horretan topa daiteke.  Animatu eta eman izena !! azaroaren 16ra arte izen-ematea zabalik.