Albisteak

Kartela 

Aurreko zortzi urteetan bezala, Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Aisialdiko Begirale Ikastaroa antolatuko du 18 urtetik gorakoentzat edo ikastaroan zehar 18 urte betetzen dutenentzat. Ikastaroa urrian hasi eta maiatzean bukatuko da. Izan ere, 200 ordu teoriko eta beste 120 ordu praktiko dira. Amaitzean parte-hartzaileek Eusko Jaurlaritzak homologatutako Begirale Titulua eskuratuko dute.

Eskola teorikoak ostiral arratsaldeetan eta larunbatetan izango dira eta lau asteburu osoko egonaldiak ere egingo dira aterpe batean, eman behar diren 200 ordu teorikoak osatzeko.

Ikastaroaren helburuen artean honakoak aipatu ahal dira: aisialdiko begirale izateko trebetasunak eta ezagupenak lantzea, aisialdiko ekimenetan Euskara eta Euskal kultura uztartzeko bideak jorratzea,…etab. Horretaz gain, gazte horiek Mankomunitateak duen Aisialdiko begirale euskaldunen zerrendan sartuko ditugu eta aukera izango dute parte hartzeko Mankomunitateak antolatzen dituen aisialdiko ekintzetan (tailerrak, udalekuak,…). Izan ere, gure helburu nagusia begirale eta ume-gazteen artean euskara erabiltzeko ohitura sustatzea baita; bada, begiraleak herrikoak edo eskualdekoak izanda errazagoa izango da harreman horiek sortzea eta eguneroko jardunean horiei eustea.

Matrikulazio epea irailaren 12tik 210ra arte izango da. Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko Mankomunitateko Euskara Zerbitzura deitu. (tel.:94 667 18 51).

 Ikusi kartela (Pdf 330Kb)