Albisteak

 

Enkarterriko Udalerrien Mankomunitateak, Enkarterriko Gurutze Gorriarekin elkarlanean diharduen erakundea den heinean, jakinarazten du ateak zabaltzeko hurrengo jardunaldia 2016ko maiatzaren 14an izango dela, 11:00etatik 20:00etara, Zallako udaletxeko lorategietan.

Gurutze Gorriko departamentu ezberdinek egiten dituzten ekintzak eta zerbitzuak jakinaraztea da helburua. “Ez dago bolondres baten bihotza baino handiagorik, egin taupada nirekin!” lelopean, adin guztietarako ekintzak egingo dituzte eta guztiz dohainik.