Albisteak

 

“Kerik gabeko Gelak”, hain zuzen, droga-mendekotasunaren prebentzio-zerbitzuko profesionalek eta Enkarterriko Udalerrien Mankomunitatea osatzen duten herrietako ikastetxeetako irakasleek dinamizatu eta martxan jarritako heziketa-programa da. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak diseinatu dute, Europar Batasunaren ekimenez.

Programak helburu du tabakismoaren prebentzioa sustatzea Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko 1. eta 2. mailako gure ikasle gazteen artean, eta, ildo horretatik, tabakoarekin hasteko adina atzeratzea du xede nagusia. Horri begira, bada, Mankomunitateko adikzioen prebentzio-zerbitzuek hainbat heziketa-jarduera koordinatu dituzte ikasturte osoan. Hala, DBHko 1. zikloko ikasleek marrazkiak eta esloganak egin dituzte, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailakoek, berriz, idazlanak.

Ikasturte honetan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako 148 ikaslek parte hartu dute osotara. Ekainaren 7an, pen drive bana eman zitzaien Eretza Berri ikastetxeko 6. mailako B gelako ikasleei, idazlanen tokiko saria irabazi zutelako.

Egun horretan bertan, marrazkirik onenaren tokiko saria eman zitzaien Avellaneda eskolako DBHko 1. mailako ikasleei, haiek izan baitira irabazleak Enkarterriko Udalerrien Mankomunitateko ikastetxeetako 416 partaideen artetik. Halaber, zorionak eman behar dizkiegu ikasle horiei, marrazki horrexekin hiru finalisten artean gelditu direlako Bizkaiko lurralde-sarian, aurkezturiko 3.430 marrazkien artetik.

Eskerrak eman nahi dizkiegu ikasle guztiei, egindako ahaleginagatik eta lanagatik, eta irakasleei ere bai, euren motibazioagatik, inplikazioagatik eta koordinazioagatik. Izan ere, haien guztien ahaleginari esker lortu ahal izan dugu partaidetza hau.