Albisteak

 

Enkarterriko Udalerrien Mankomunitateak lankidetza-hitzarmena sinatu du ECOPILAS fundazioarekin; hitzarmen horri esker, udalaz gaindiko erakunde horrek ez du ezer ordaindu beharko eskualdeko pilen eta baterien bilketa- eta tratamendu-zerbitzuaren truke.

ECOPILAS fundazioaren bitartez, pilen eta baterien ekoizleek beren gain hartuko dute haiek ekoitzitako produktuek sortutako hondakinak kudeatzeko ardura, produktu horien bizi baliagarria bukatutakoan. Horretarako, pilak eta bateriak biltzeko beste edukiontzi batzuk jarriko dira orain arte pilak biltzeko zeuden guneetan. Guztira 40 edukiontzi egongo dira: tutu-itxurako 18 biltzaile eta kaxa-itxurako 22 biltzaile. Enkarterriko herritarrek bertan bota ahalko dituzte agortutako pilak eta bateriak.

Jarraian, ECOPILAS fundazioak Enkarterriko udalek gaitutako puntuetan utzitako hondakinak jasoko ditu eta hondakin horiek erdibideko biltegi batera eramango ditu. Bukatzeko, plantan kudeatuko dira. “Hori guztiz doan izango da eta Enkarterriko herritarrek ez dute ezer ordaindu beharrik izango”, esan du Esther Lasak, Enkarterriko Udalerrien Mankomunitateko buruak.

Lankidetza-hitzarmenaren bidez, zehaztu egiten dira pilen hondakinak (botoi itxurakoak, prismatikoak eta zapalak) eta metagailu eramangarrien hondakinak (besteak beste telefono mugikorren eta ordenagailu eramangarrien bateriak) gaika biltzeko sistema bat ezartzeko mekanismoak, gero hondakin horien ingurumen-kudeaketa egokia egin ahal izateko. Mankomunitateak jada ematen zuen bilketa- eta garraio-zerbitzu hori hitzarmena sinatu aurretik ere.

Azpimarratu beharra dago hondakin horiek biltzetik eta kudeatzetik eratorritako kostu guztiak, gaikako bilketa, garraioa, sailkatzea, aldi baterako gordetzea, tratatzea eta birziklatzea barne, pila ekoizleek ordainduko dituztela.

BILKETA-GUNEAK, UDALERRIKA

ARTZENTALES:

  • Udaletxea.
  • Larena ikastetxea.
  • Mediku-kontsulta.
  • Llantada taberna.

GALDAMES:

  • Udaletxea.
  • Vicinay kateak.

GORDEXOLA:

  • Udaletxea.
  • Kultur Etxea.
  • Ezkartzaga ikastetxea.
  • Zubiete egoitza.
  • Ultramarinos Rosello.

GUEÑES:

  • Udaletxea.
  • Sodupeko udal-bulegoak.
  • Sodupeko Kultur Etxea.
  • Zaramilloko Kultur Etxea.
  • Eretza ikastetxe publikoa.
  • Abellaneda ikastetxea.
  • Máster katea.

KARRANTZA HARANA:

  • Udaletxea.
  • Concha ikastetxea.
  • LH eraikina.
  • Padres Palotinos bainuetxea.

LANESTOSA:

  • Udaletxea.

SOPUERTA:

  • Udaletxea.
  • San Viator ikastetxea.
  • La Bodeguilla taberna.

TURTZIOZ:

  • Udaletxea.
  • Mediku-kontsulta.
  • Milagros taberna.

ZALLA:

  • Enkarterriko Mankomunitatearen egoitza.
  • Udaletxea.
  • Zallako osasun-zentroa.
  • Mimetiz ikastetxe publikoa.
  • Maristas ikastetxea.
  • Bigarren Hezkuntzako eraikina.
  • Arangureneko instalazio elektrikoak.
  • Zunbeltz bitxi-denda.
  • Villar bitxi-denda.
  • Saratxaga etxetresna elektrikoen denda.
  • J. Luyando zentro optikoa.