Albisteak

 

Enkarterriko enpresek publiko-pribatuaren arteko elkarlanaren alde egiten duten apustua indartu zuten. Eskualdeko enpresaburuek eta instituzioetako ordezkariek “Enkarterri Gosariak” egitasmoaren edizio berri batean parte hartu zuten Gordexolan, martxoaren 31n, ostiralean. Ekitaldian enpresa-sarea birsortzeko eta ekintzailetza sustatzeko orduan elkarlanak duen garrantziaz hitz egin zen. Horrez gain, honako enpresa hauek zuzeneko lekukotza eman zuten: Tecnalia Ventures, ikerketa aplikatuan zentratzen dena; Carmusa, kartutxo biodegradagarrien fabrikatzailea, eta Depurfiltech, ingurumen-iraunkortasunaren arloan lan egiten duena.

Portuko Agintaritzako presidente Asier Atutxak hizlari gonbidatu gisa hartu zuen parte, eta nabarmendu zuen zein garrantzitsua den publiko-pribatuaren arteko elkarlana Bilbo metropolitarra eraberritzean. Eraldaketa horretarako, ezinbestekoa izan da Bilbao Ría 2000 sortu izana. Atutxak gogorarazi zuen portua bera nazioartekotzeko plataforma bat dela. «Munduarekin zenbat eta interkonexio handiagoa izan, orduan eta lehiakorragoak izango gara», gaineratu zuen.

Honako hauek ere parte hartu zuten ekitaldian: Enkarterriko Mankomunitateburu Esther Lasak, eta Enkarterri Group eskualdeko enpresaburuen elkarteko buru Andoni Garciak. Topaketa hauen helburua da eskualderako jarduera ekonomikoa, enplegua eta ongizatea sortzen duten trakzio-proiektuak erakartzea.