Albisteak

 

Youtubeskoletako lantegiak bukatu ondoren LEHIAKETA dator. Informazio guztia youtubeskolak.eus webgunean daukazu.

Gaia: Parte-hartzaileek gai baten inguruko bideo bat egingo dute, euskaraz, gehienez minutu  ta erdiko iraupena. Gaia objektu eta esaldi batekin osatuko da;
Objektua: Kartoizko kutxa bat
Esaldia: Gustatzen zaidalako egiten dut

Parte-hartzaileak: Euskal Herriko 13 eta 16 urte bitarteko gazteek parte hartu ahalko dute lehiaketan; hain zuzen, 2003, 2004, 2005 eta 2006 urteetan jaiotakoek.

Nola parte hartu:Partehartzaileek haien Youtube kanaletan argitaratu beharko dituzte bideoak, publikoan, gero lehiaketara aurkezteko. Horretarako bete formularioa.

Epea: Bideoa aurkezteko epea urriaren 28tik azaroaren 24ra bitarte izango da.

Onarpena: Bideoak Azkue Fundazioaren lantaldeak aztertuko ditu. Ez dira onartuko eduki  iraingarriak biltzen dituzten lanak: giza eskubideen urraketa, bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa edota errespetu faltak. Hortaz, behin izen-ematea burututa, partehartzaileek antolatzaileen onespena jaso beharko dute partaidetza baieztatzeko.

Sariak: 12-14 urte bitartekoentzako Sari Nagusia eta 15-16 urte bitartekoentzako Sari Nagusia. Hirugarren sari bat ere izango da, Youtuber Bizkaitarraren Bideorik Onena.

Epaimahaia: Ane Atxutegik eta Ibai Zarketa Youtuben adituek eta Azkue Fundazioko lantaldeak osatuko dute.

Irabazleak: Jai batean iragarriko dira eta sari-banaketa ere bertan egingo da. Festa hori azaroaren 30ean egingo da, Bilbon dagoen Euskararen Etxean.

Erreprodukziorako eta zabalkunderako eskubideak: Onartutako bideoen egileek AZKUE FUNDAZIOAri baimena ematen diote bideoak zabaldu eta partekatzeko, ekimenaren eta Azkue Fundazioaren euskarri digitaletan.