Albisteak

 

Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Berbalagun egitasmoaren barruan Gurasolagun pasaportea ekimena jarri dugu martxan berriro ere. Azarotik maiatzera familientzako 8 ekintza burutuko dira familia barruan euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza ohiturak aldatzeko. Zortzi ekitaldi hauetan partaideek (gurasoek eta seme-alabek) Gurasolagun pasaportea deritzon dokumentua programatutako jardueretan eskuratu ahalko dute eta jarduera guztietara eraman beharko dute. Horren bidez, bidaia zoragarria egingo dute proposatutako zortzi geltokietan geldialdiak egiten. Bidaiaren amaieran geltoki gehienetatik pasako diren partaideek sari bikaina jasoko dute.

Tailer guztiak 3-9 urte bitarteko seme-alabak dituzten familia euskaldun edota euskaldungaientzat izango dira.

Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 671070044 zenbakira deitu edo idatzi mezu bat enkarterri@aek.eus helbidera.

Kartela (PDF 864KB)

Eskuorria (PDF 519KB)