Albisteak

 

Datorren urtarrilaren 5era arte, Karpin Faunak doan irekiko ditu ateak
Enkarterriko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako bizilagun guztientzat. Leihatilan nortasun agiri nazionala edo beste agiri ofizial bat baino ez da erakutsi beharko. Bertan, helbidea eta herrialdea azaldu beharko dute (NANaren helbidera eguneratuta ez badago, errolda-ziurtagiria aurkeztu beharko da).

Ezagutu Karpin Fauna, Karrantza Haranean. 20 hektareatan, babeslekua behar duten 55 espezie baino gehiago hartzen ditugu, besteak beste hartzak, panterak edo katamotzak. Sar zaitez Karpin Faunako Terrasauro basoan. Duela milioika urte Lurra menderatu zuten dinosauroak ezagutuko dituzu.

Karpin Faunaren ordutegia:
abenduaren 23tik urtarrilaren 5era (biak barne), 11:00-17:00
(abenduaren 24,25 eta 31n eta urtarrilaren 1 eta 6an zentroa itxita egongo da).
Gainerako egunak: lanegunetan, 11:00-15:00 eta asteburu eta jaiegunetan, 11:00-17:00