Albisteak

 

Gera zaitez etxean, zugatik, familiagatik eta udalerriko herritar guztiengatik. Hori da koronabirusaren hedapena geldiarazten laguntzeko modurik onena. Erakunde eskudun eta osasungintzako langile guztiek mezu argi eta labur hori helarazi digute. Besteengan pentsatzeko unea da. Zure erabakiak guztioi eragiten digu. Horregatik, gera zaitez etxean; guk laguntza hau emango dizugu:

  1. 636 02 10 42 telefono-zenbakia jarriko dugu martxan, 24 orduz, oinarrizko beharrizanei erantzuteko, hala nola elikagaiak eta/edo farmaziako produktuak. Balmaseda eta Zallaren kasuan, HAZ (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) dutenez, deitu beharreko zenbakia 010 izango da, orain arte bezalaxe.
  2. Koronabirus-kasuei buruzko kontsultak Osakidetzako Osasun Kontseiluaren bidez egin ahalko dira, 900 20 30 50 zenbakian.
  3. Gizarte Zerbitzuak 8:00etatik 15:00etara egongo dira eskuragarri, 94 667 18 49 / 50 telefono-zenbakian.
  4. Gizarte Zerbitzuak aldian-aldian jarriko dira harremanetan zaurgarritasun-egoeran, eta, ondorioz, arriskuan dauden pertsonekin.
  5. Eguneko zentroak ixteak arazoak sor ditzake zaintza-lanetan; hori kontuan hartuta, erabiltzaileen eta arrisku-egoeran egon daitezkeen pertsonen egoera aztertuko da.
  6. Enkarterriko Mankomunitatea osatzen duten udalekin koordinazioan, inolako gizarte-laguntzarik jasotzen ari ez diren eta, ondorioz, Gizarte Zerbitzuen, Etxeko Arreta Zerbitzuaren, Gurutze Gorriaren edo Caritasen datu-baseetan agertzen ez diren pertsona zaurgarrien kasuak hautemateko lan egingo dugu. Hori dela eta, ezinbestekoa da era horretako kasuren bat ezagutzen duen edonor dagokion Udalarekin edo Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jartzea, edo eguneko 24 orduetan martxan dagoen telefono-zenbakira deitzea.
  7. Gurutze Gorriarekin, FEADekin (Behartsuei Laguntzeko Europako Funtsa) eta tokian tokiko elikagai bankuekin elkarlanean arituko gara elikagaien loteak hornitu eta banatzeko kudeaketa-lanetan.
  8. Enkarterriko Mankomunitatea osatzen duten udalekin lankidetzan arituko gara boluntario taldeak sortzeko, betiere hori egitea beharrezkoa bada larrialdi-egoeren eraginez. Lehentasun gisa ezarriko da informazioa, prestakuntza, orientazioa eta bitarteko materiala eskaintzea eta, horretarako, beharrezkoa izango da Gurutze Gorriaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa, #BizkaiaGara boluntario-sarearen bidez.
  9. Eusko Jaurlaritzak ematen dituen prebentzio- eta jarduketa-neurriei buruzko informazioa emango dugu, aldian-aldian, telefono-zerbitzuaren eta Mankomunitatearen nahiz hura osatzen duten udalen ohiko kanalen bitartez.

Eta gogoan izan oinarrizko prebentzio-neurri hauek:

  • Garbitu sarri eskuak.
  • Estali ahoa eta sudurra ukondoaz edo zapi batekin eztul edo doministiku egitean. Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkoholezko desinfektatzaile batekin edo ura eta xaboiarekin.
  • Gorde gutxienez metro eta erdiko distantzia inguruko pertsonekin, batez ere adinekoekin edo arrisku-egoeran daudenekin.
  • Saiatu begiak, sudurra eta ahoa ez ukitzen.

Baina, batez ere, gogoratu:

GERA ZAITEZ ETXEAN ETA JARRAITU AGINTARIEN ARGIBIDEEI