Albisteak

 

Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak udaro antolatzen dituen Udalekuak bertan behera geratu dira. COVID-19k eragindako osasun-larrialdiaren egoerak sortu duen ziurgabetasunagatik, batetik eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandako osasun neurri orokorrak behar behar bezala betetzeko zailtasunak egonda, bestetik, Mankomunitateak erabaki du Udalekuak bertan behera uztea. Izan ere, neurri honen helburua parte-hartzaile guztien osasuna eta segurtasuna bermatzea.

Barkamena eskatzen diegu herritarrei sor ditzaketen eragozpenengatik.