Albisteak

 

2020-2021 Ikasturtearekin batera abian da berriro Enkarterriko Berbalagun egitasmoa. Horren bidez, ikasitakoa praktikan jartzeaz gain, euskaraz bizitzeko eta gozatzeko aukera paregabea izango duzu. Halaber, aita ala ama bazara, familian ere euskaraz aritu ahalko zara ikasturtean zehar antolatuko ditugun Gurasolagunen pasaportearen ekintzetan parte hartuz. Eta gainera, hau guztia, dohainik!

Beraz, euskaraz praktikatu nahi baduzu eta lagun berriak egin nahi badituzu, eman izena eta izan zaitez berbalagun!

Informazioa eta izena ematea: enkarterri@aek.eus / 671 070 044 (Whatsapp)