Albisteak

 
  • 2016ko lehenengo seihilekoan, Mankomunitateko Gizarte Ekintza Sailak 174.320,03 € jarri ditu Gizarte Larrialdiko Laguntzetan (GLL).
  • Aldi horretan, GLLen 366 eskaera izapidetu dira.
  • Zerbitzuak ondo funtziona dezan, Gizarte Ekintzako langileekin aurrez hitzordua hartzea gomendatzen dugu, 94.667.18.49 edo 94.667.18.50 telefono-zenbakira deituta.

Enkarterriko Udalerrien Mankomunitateko Gizarte Ekintza Sailak Enkarterriko 366 biztanlek egindako Gizarte Larrialdiko Laguntzen eskaerak izapidetu ditu 2016. urteko lehenengo seihilekoan. Laguntza horien zenbatekoa, guztira, 174.320,03 € da, eta jada ordaindu zaie laguntza eskatu zutenei.

”Esan beharra dago Gordexolak eta Zallak ekarpen handiak egin dizkiotela GLLen funtsari: 3.500 € eta 14.500 €, hurrenez hurren”, adierazi du Esther Lasak, Enkarterriko Udalerrien Mankomunitateko buruak.

GLLak Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan bizi diren eta baliabide ekonomiko gutxi dituzten herritarrentzat dira, etxebizitza mantentzetik eratorritako gastuak (ura, argia edo auzokideen komunitatearen kuota), etxebizitzaren alokairua, hipoteka, instalazioen konponketak, altzariak, etxetresna elektrikoak edo lehentasun handiko beharrak (betaurrekoak erostea edo haginlariarenera joatea) ordaindu ahal izan ditzaten. “Gizarte Ekintza Sailak aurkezten diren eskaera guztiak aztertzen eta balioesten ditu, eta sail horrek erabakitzen du laguntza jasotzeko beharrezko baldintza guztiak betetzen dituzten”, azaldu du Esther Lasak.

Zerbitzuak ondo funtziona dezan, Gizarte Ekintzako langileekin aurrez hitzordua hartzea gomendatzen dugu. Horretarako, 94.667.18.49 edo 94.667.18.50 telefono-zenbakira deitu behar da.

Enkarterriko Udalerrien Mankomunitateko Gizarte Ekintza Sailak datorren irailaren 1ean irekiko du Gizarte Larrialdiko Laguntzak eskatzeko aurtengo bigarren epea. Eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 12a izango da.

Prentsa- oharra (PDF, 115 KB)