Agenda

 
Maiatzaren 22an, 18:00etan, Zallako frontoian.

Euskara praktikatu nahi duenak aukera ezin hobea izango du maiatzaren 22an, osteguna, Zallan egingo den Mintzodromoan. Frontoian izango da arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Berbalagun egitasmoaren bitartez eskualdeko euskaldunak eta euskaldungaiak elkartzeko ekimen berri bat antolatu du Zallan: MINTZODROMOA. Taldeka elkartuta, interes orokorreko hainbat gairi buruz hitz egingo dute kafe gozoa hartzen duten bitartean. Parte-hartzaileak taldez talde ibiliko dira ahalik eta lagun gehienekin hitz egin ahal izateko, eta talde bakoitzean dinamizatzeko pertsona bat izango dute.

Hortaz, euskaraz hitz egin nahi eta aukerarik ez duenari leku bat zabalduko zaio maiatzaren 22an, Zallako Frontoian egingo den MINTZODROMOAN, gainera, bertaratzen direnek euskualdeko  beste euskaldun batzuk ezagutzeko parada bikaina izango dute.

Parte hartu nahi duenak izena eman behar du 671 07 00 44 eta 94 667 18 51 telefonoetan, edo enkarterri@aek.org eta euskera@enkarterri.org helbideetan maiatzaren 16a baino lehen.

Kartela ikusi (PDF 39KB)