Espediente kopia eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez, interesdunak udalarekin egin duen administrazio-espediente baten kopia eska dezake. Horretarako, herritarrak alderdi interesduna dela frogatu eta kopiatu nahi duen administrazio-espedientea zein den zehaztu beharko du.

Behin datuak egiaztatuta, eta zuzenak izanik, interesdunari eskatutako espedientearen kopia igorriko zaio. Aurretik, dagokion auto-kitapena egingo da (egoki bada) zerga-ordenantza bidez.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Interesdun Mota

Legezko informazioa

  • Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa, Euskadiko Autonomi Estatutua.
  • Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen araudia onartzen duen Errege Dekretua.
  • Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea.
  • Aplika daitezkeen udal ordenantzak.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.enkarterri.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Barrio La Inmaculada, 15, 48850 Zallan kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Zalla Udaleko telefono honetara: 94 674 22 53

Hondakinak: Altak, Bajak, Ordainagiriak: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa: 94 487 31 87

Merkataritza-Izapideak egiteko: ordutegia astehenetik ostiralera, 08:00etatik 18:00hetara jaigunetan izan ekzk

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.