El Karpin parke ekologikoa

Karpin, fauna babezteko zentroa

El Karpin

KARPIN Fauna Babesteko Zentroa da eta Karrantzako Biañez auzoan kokatuta dago.
Lursailak 19 hektareako azalera dauka eta gehienbat bertako zuhaitzez osatutako basoz estalita dago. Dena den, landaretza exotiko interesgarri ugari ere badago. Horrez gain, zenbait eraikin interesgarri ikus genitzake, hala nola, XX. mende hasierako jauregia eta 30. hamarkadan eraikitako harrizko portada.

Parkeak hiru eremu nagusitan banatzen da:

ANIMALIA, animaliak babesteko zentroa bera da eta 50 espezie baino gehiagoko 300 animaliatik gora mantentzen ditu, bai exotikoak eta bai europar faunakoak. Animalia horietako asko legez kanpoko trafikoak eragindako konfiskazioak, abandonatutako maskotak edo penintsulako animaliak berreskuratzeko beste zentroetatik ekarritako animalia autoktono berreskuraezinak dira. Azken sailkapenean sartzen diren animaliak ezin dira berriz haien habitat naturalean utzi eta beraz Karpinen bizimodu egokia izan dezaketen guztiak jasotzen ditugu. Bestalde, beraien historiaren berri ematen dugu gure bisitariak era horretako arazoekiko sentsibilizatzeko.

Entrada al parque Aligator Lince Boreal








TERRASAURO
, indusketa paleontologikoko eremua balitz bezala girotuta dago eta bertan hainbat dinosauroren neurri naturaleko erreplikak daude.

GASTORNISLAND, izeneko eremuan dinosauroak desagertu ondoren Lurrean bizi izan ziren animalia handien neurri naturaleko erreplikak daude ikusgai.
Aurreko guztiaz gain, Karpinek berezko aparkalekua, erakusketa hezigarrirako hainbat areto, ikus-entzunezko aretoa eta askaldegia ditu. Gainera, taberna-jatetxearen alboan DINOTXIKI gunea dago, umeentzako txirrista erraldoiak eta beste joko dibertigarriak dituen esparrua.

Macaco de Gibraltar Mapaches Puma










Karpinen helburu nagusia ez da entretenimendua soilik. Karpinek helburu hezigarria ere badu eta hori betetzeko kontzientziazioa, animalien legez kanpoko trafikoaren kontrako borroka, maskoten erosketa eta edukitze arduratsua, ehizari dagozkion arauekiko errespetua, bioaniztasunaren babesa eta ekonomia arduratsu eta jasangarria sustatzen ditu..

 

Egutegia

Irekita egun guztietan eskolako oporrak direnean

Aste Santua
Uda
(uztailaren 1etik  irairalen 15era),
Gabonak
(Abenduko 24, 25 eta 31 kenduta. baita urtarrilaren 1a eta 6a)
eta zubiak.

Irekita publiko orokorrarentzat asteburueta eta jai egunetan. Astegunetan BAKARRIK bisita hitzartuak

Ordutegia

Asteburuetan, jaietan eta eskolako oporretan:

Uda (uztailaren 1etik irairalen 15era):

11:00 - 19:00

Udazkena (irairalen 16tik urriaren 31ra):

11:00 - 19:00

Negua (azaroaren 1etik martxoaren 31ra):

11:00 - 17:00

Udabarria (apirilaren 1etik ekainaren 30era):

11:00 - 19:00

Astegunetan eskola dagoenean (BAKARRIK bisita hitzartuak):
10:00 - 15:00