Gobernu Organoak

Batzar Nagusia

Batzar Nagusia Mankomunitatea osatzen duten udal guztietako alkate eta zinegotziek osatutako organoa da.


Batzar Nagusiaren eskumenak:
  1. Estatutuen aldaketak adostea, legeak eskatutako baldintzekin.
  2. Mankomunitatearen desegitea adostea.

Batzorde Nagusia

Batzorde Nagusia Mankomunitatearen Gobernu eta Administrazioko organo gorena da, Mankomunitatea ordezkatzen baitu eta Zuzenbide Publikoko Korporazio izaera ematen baitio.


Batzorde Nagusiaren eskuduntzak:
  1. Batzar Nagusiari proposatzea Estatutuak aldatzeko.
  2. Batzar Nagusiari proposatzea Mankomunitatea desegiteko.
  3. Onartzea Mankomunitateko kide berriak.
  4. Oro har, eta aplikatu ahal bazaizkio, toki-araubideari buruzko legediak Udalbatzari esleitzen dizkion eskuduntzak izango ditu.

Udaletako ordezkariak Batzorde Nagusian - 2015-2019ko legislatura

Batzorde Nagusian Mankomunitateko udalerri guztiek izango dituzte ordezkariak. Udal bakoitzari dagokio euren zinegotzien artean hautatzea, osoko bilkuran, Mankomunitatean kide gisa eurak ordezkatuko dituztenak.

Batzorde Naguasia 35 kidek osatzen dute:

Batzorde Nagusiaren osaketa 2015-2019 (PDF 59KB)

Ordezkarien banaketa sexuaren arabera (PDF 168KB)


Batzar Iraunkorra

Batzar Iraunkorraren osaketa 2015-2019 (PDF 161KB)

Informazio gehiago

Enkarterriko Udalerrien Mankomunitatea

JENDAURREKO ARRETA ORDUTEGIA
9:00etatik 14:00etara.

La Inmaculada auzoa, 15
48850 Aranguren-Zalla (Bizkaia)

E-maila: info@enkarterri.eus

BULEGO OROKORRAK

946671851 / 946671852

GIZARTE EKINTZA: aurretiko hitzordua

946671849 / 946671850