Mankomunitateko Presidentearen mezua

Esther Lasa Seisdedos

Enkarterriko Udalerrien Mankomunitateko Presidentea naizen aldetik, ongietorri beroa eman nahi dizuet gure webgunera. Helburua da herritar eta bisitari guztiei entitate publiko honi buruzko informazio osoa ematea.

 

Gure Webgunean murgiltzen direnek zuzenean ezagutu ahal izango dute Enkarterriko Udalerrien Mankomunitatearen funtzionamendua, baita herritarrei ematen zaizkien zerbitzu eta jarduerekin loturiko informazio osoa ere. Azken batean, gure helburua da edozein unetan eta munduko edozein lekutan gu ezagutzeko eta gurekin harremanetan jartzeko aukera izatea.

 

Enkarterriko Udalerrien Mankomunitatea honako hauek osatzen dute: Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla. Udalerri horiek elkartuta, indarrak eta baliabideak batu ditugu, helburu bateratuak lortzeko (adibidez, lurraldearen garapena eta antolamendua), betiere solidaritatea eta gardentasuna bezalako balioak oinarri hartuta.

 

Mankomunitatean, era berean, giza talde erabat kualifikatua dago. Hainbat sailetan dago antolatuta, eta herritarrei kalitateko zerbitzuak eskaintzen dizkie, euren beharrizanei erantzuteko eta bizi-kalitatea hobetzeko.

 

Gainera, berau osatzen duten udalerrien natura-, kultura-, gizarte- eta ekonomia-aberastasuna ere ezagutarazi nahi dugu. Beraz, gonbidatuta zaudete gure eskualdea, Enkarterri, bisitatzera eta ezagutzera.

 

Adeitasunez.
Esther Lasa Seisdedos
Enkarterriko Udalerrien Mankomunitateko burua

Udalerriak