Lurralde historikoa: Bizkaia
Eskualdea: Enkarterriko eskualdea
Barruti judiziala: Balmaseda
Zabalera: 1,3 km2
Biztanleria: 275 biztanle
Udaletxea
Manuela Sainz de Rozas, 1
Tfno: (+34) 94 6806116
Faxa: (+34) 94 6106900
www.lanestosa.net
Geografia:
Calera ibaiaren ibarrean kokaturiko herri honek, izatez goi-lautada eta itsasoaren arteko igarobidea izan arren, ez du inoiz landa-izaerarik galdu. Herri honetako auzuneak Ramaleserako errepidearen alde bietatik hedatzen dira eta bere hirigune ezin politagoak Erdi Aroko hiribilduen egiturari eusten dio: balkoi korrituetako etxeak, harlausazko kaleak (lauzadura irregularra) eta arkupe-plaza. Herritik Peña Loberara iristea dago, bertan bizi diren hegazti harrapariak ikusteko, edo Las Pajucas eta Cuestalaviga haitzuloetara espeleologia praktikatzeko. Kale estu-estuek, harrizkoak haietako asko, XVII. eta XVIII. mendeetako jauregi arteko ikuspegi bikaina eskaintzen dioten bisitariari.
Ekonomia:
Udal honen jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza eta abeltzantzan oinarritzen da; zerbitzu arloan, aldiz, jende gutxik egiten du lan.
Komunikazioak
: Bizkaiko herririk txikiena eta mendebaldekoena da Lanestosa. Kantabria du mugakide iparralde eta mendebaldean. Distantziak:
- Bilbora: 65 km
- Vitoria-Gazteizera: 113 km
- Donostiara: 178 km
Lanestosara iristeko:
- Ansa autobusak: Lanestosa-Bilbao linea.
- Errepidetik: aukera hauek daude:
- Karrantzatik: BI- 3622 zein BI-3629 tokiko errepideak hartuz.
- Kantabriatik edo Burgosetik N-629 errepide nazionaletik.