Artzentales

Artzentales

Lurralde historikoa: Bizkaia
Eskualdea: Enkarterriko eskualdea
Barruti judiziala: Balmaseda
Zabalera: 36,4 km2
Biztanleria: 747 biztanle 

Udaletxea

San Miguel,1
Tfno: (+34) 94 6809059
Faxa: (+34) 94 6109390
www.artzentales.org  

Geografia:

Lurralde malkartsu hau auzune txikietan dago banandurik. Bihurgunez beteriko bideek San Miguel de Linares elizako tenplarioen ohituratik asteburuko turismoraino garamatzate .Enkarterriko gizakiak bere lurraren aberastasun naturala errespetatu du beti eta horrexegatik, ez du ezagutu Enkarterrik Bizkaiko beste toki batzuetan basoa suntsitu zuen neurririk gabeko baso-soiltzea.

Arboladiari emandako babes historikoari esker Alen mendiko zelai, harizti eta pagadietatik ibil gaitezke eta baita, Artzentalesen sakabanatutako baserrietatik ere.

Ekonomia:

Gaur egun baserriko lana da Udalerriaren zeregin nagusia.

Badirudi udalerriaren izena Argentales hitzetik datorrela, zorupean omen dagoen burdina, kobrea eta zilarragatik. Baldin badago, zilarrik ez da erauzi; burdina eta galena, ordea, bai. Federica meategia da geratu zaigun iragan meatzetako aztarna.

Ezti eta hestebeteen ekoizpenagatik da ezaguna udalerria.

Hirigunerik zaharrena eta Artzentaleseko hiriburua XII. mende amaierako San Miguel de Linares eliza erromanikoaren inguruan dago. Oraindik ere Parrokia ondoan ikus dezakegun Rebollo del Concejo izeneko haritz izugarriaren gerizpean, udalbatza biltzen zen antzina. Erdi Aroaren bukaera aldera, San Miguel de Linaresetik 2 km-ra dagoen Traslaviña auzoa gero eta garrantzi ekonomiko handiagoa hartuz joan zen. Auzo horretan nabarmentzekoa da Santa Maria eliza gotikoa eta baita zenbait eraikin zibil ere, horiek duten edertasuna eta antzinakotasunagatik. Haietako batzuk honakoak dira: Miranda dorretxea, 1400 urte aldera erak izuen García de Sobradoren leinuak, hau da, herrian lekutu zen lehen leinua. Edo hain ederra den Orcasitas, XVIII. mendeko herri-jauregi barrokoa..

Bizkaiko aran apal honek balore ekologiko berezia du eta interes handiko eraikinak daude bertan, beraren historia luze eta oparoa islatzen dutenak.Gaztainadi, harizti, pinudi eta eukalipto basoak daude Artzentalesen eta beraietan, orkatzak, basurdeak, erbiak, oilagorrak eta birigarroak bizi dira.

Komunikazioak

: Udalerri hau Turtzioz eta Sopuerta artean dago, Kantabriako mugatik hurbil.Distantziak:
  • Bilbora: 34 Km
  • Vitoria-Gazteizera: 100 Km
  • Donostiara: 153 Km
Herri honetara iristeko bide batzuk daude:
  • Ansa autobusak: Lanestosa-Bilbao lineak Balmaseda eta Zallarekin lotzen du herri hau.
  • FEVEren trena: Santander-Bilbao linea. Geldialdiak ditu Artzentalesen eta Traslaviñan.
  • Errepidetik: Artzentalesera tokiko errepide hauetatik hel daiteke:
    • Sopuerta-Artzentales: Sopuertan BI-3614 hartu.
    • Zalla-Artzentales: Zallan BI-3602 errepidea hartu eta gero, Malabrigo parean BI-630 tokiko errepidea hartu
    • Villaverde de Truciosetik ere (Kantabria), BI-630 errepidea hartu.
  • Bizkaibus

Udalen webguneak

  • Artzentales
  • Balmaseda
  • Galdames
  • Gordexola
  • Güeñes
  • Karrantza
  • Lanestosa
  • Sopuerta
  • Turtzioz
  • Zalla