Balmaseda

Balmaseda

Lurralde historikoa: Bizkaia
Eskualdea: Enkarterriko eskualdea
Zabalera: 22,3 km2
Biztanleria: 7.829 biztanle 

Udala

San Severino plaza, 1
Tel.: (+34) 94 6800000
Faxa: (+34) 94 6102053
ayto@balmaseda.eus
Facebook: Ayuntamiento de Balmaseda
Twiter: Ayto. de Balmaseda
www.balmaseda.eus

Geografia:

Balmaseda Bizkaiko hego-mendebaldean dago, Kadagua ibaiaren ertzean. Iparraldean Sopuerta kontzejuarekin eta Artzentalesekin egiten du muga; hegoaldean, Mena Haranarekin (Burgos); ekialdean, Zalla kontzejuarekin; eta mendebaldean, azkenik, Artzentales eta Mena haranekin.

Ekonomia:

Antzina, Balmasedako ekonomia bi ekoizpen-arlotan oinarritzen zen: metalgintzan eta altzarigintzan. Mentalaren industria fundizioan eta laminatuetan espezializatzen da. Altzarigintzak, berriz, tradizio handia du herrian, bai artisau-altzarietan, bai altzari komertzialean; izan ere, Balmasedari altzariaren hiri ere esaten zaio.

Egun, hirugarren sektoreak edo zerbitzuen sektoreak elikatzen du Balmasedako ekonomia, hori baita garapen ekonomikoa indartzen duen ardatza.

Komunikazioak

Balmasedak zuzeneko komunikazioa du hainbat probintzia hiriburuekin, hala nola Burgosekin, Gasteizekin, Santanderrekin eta Donostiarekin.

  • Kadaguako igarobideak Bizkaiko hiriburura 20 minutuan iristea ahalbidetzen du.
  • C-6318 errepidearen bidez, Bilbora (28 km-ra), Mena Haranera eta Burgosera (100 km-ra), eta Donostia eta Santanderra iristeko aukera dago.
  • C-6210 errepidea Vitoria-Gasteizera (60 km-ra) iristen da, Artziniega eta Amurriotik igarota; bai eta Santanderra ere (90 km-ra C-629 errepideari jarraituz), Laredo eta Ramalesetik igarota.

Trena: FEVEk Balmaseda eta Bilbo arteko linea du. Bidaiaren iraupena 50 minutu ingurukoa da.

Autobusa: Balmasedak zerbitzu erregularrak ematen ditu Burgosera eta Guardora joateko (Alsa konpainia); eta Bilbora, Lanestosara eta Santurtzira joateko ere bai (Bizkaibus).

  • Bizkaibus

Udalen webguneak

  • Artzentales
  • Balmaseda
  • Galdames
  • Gordexola
  • Güeñes
  • Karrantza
  • Lanestosa
  • Sopuerta
  • Turtzioz
  • Zalla