Galdames

Galdames

Lurralde historikoa: Bizkaia
Eskualdea: Enkarterriko eskualdea
Barruti judiziala: Balmaseda
Zabalera: 44,4 km2
Biztanleria: 857 biztanle  

Udaletxea
San Pedro Enparantza,6
Telefonoa: (+34) 94 6504154 Fax: (+34) 94 6504536
www.galdames.org 

Geografia:

Antzinatik gaur egun arte, gizateriak lorratzak utzi ditu Galdamesen: historiaurreko aztarnategiak (Arenazako haitzuloak nabarmentzekoak dira), eraikin erlijioso eta militarrak baita oroigarrizko eraikinak ere. Bada, artelan guztiak naturarekin bat eginik.

Galdames "Montes de Triano" izeneko mendikateak inguratzen du hurrengo mendiekin: Aldape, Ganerán, Gasterán, Pico la Cruz, Pico Mayor, Pico Menor, Alto Galdames, Cípar eta Pico del Moro.

Haran malkartsu batean dago eta Bizkaiko (baserriak barreiaturik) eta Kantabriakoaren artean (herrixkak pilaturik) dago kokatuta bere joan--etorrirako habitat. Galdameseko biztanleria lau auzotan banatuta dago: San Pedro (Galdames de Yuso), San Esteban ( Galdames de Suso), Loizaga edo Murga eta Montellano, Antonio de Trueba idazlearen jaioterria.

Ekonomia:

Udal honek bere lurpetik (El Campanil) erauzten zen burdinaren kalitateagatik irabazi zuen ospea. Joan den mendean eta honen aldikada batean ere egindako ustiaketa intentsiboari esker, etorkinak hartzen zituen bizileku oparoa izan zen. Horretaz gain, Galdames beti izan da bertan finkatzen ziren handikien sendien sorburua.

Betidanik zeregin nagusiak nekazaritza, abelazkuntza eta meatzaritza izan badira ere, gaur egun oso familia gutxi aritzen dira arlo horietan. Azken urteotan erakundeek enpresa berrien sorkuntza (La Aceña industri poligonoa) sustatu dute, baita kareharri harrobi baten ustiaketa ere. Gainera, oraindik ere ogia era tradizionalean egiten duen okin-artisaua aurki dezakegu udal honetan.

Komunikazioak:

Galdames Enkarterri eta Meatzaldeko Ortuella eta Gallarta herrien arteko mugan dago kokatuta.
Distantziak:

  • Bilbora: 27Km
  • Vitoria-Gazteizera: 80 Km
  • Donostiara:139 Km

Herri honetara iristeko bide batzuk daude:

  • Bizkaibus autobusak: Santurtzi- Balmaseda linea
  • Errepidetik: Galdamesera eskualdeko honako errepideetatik hel daiteke:
    • Gueñes: Gueñesera iritsita Galdamesera doan BI-3631 tokiko errepidea hartu.
    • Muskizetik Galdameserantz: Muskizen BI-2701 eskualde- errepidea hartu eta El Arenao auzoaren parean, Galdamesera doan BI-3632 tokiko errepidea hartu.
  • Bizkaibus

Udalen webguneak

  • Artzentales
  • Balmaseda
  • Galdames
  • Gordexola
  • Güeñes
  • Karrantza
  • Lanestosa
  • Sopuerta
  • Turtzioz
  • Zalla