Karrantza

Karrantza

Lurralde historikoa: Bizkaia
Eskualdea: Enkarterriko eskualdea
Barruti judiziala: Balmaseda
Zabalera: 137 km2
Biztanleria: 2.819 biztanle 

Udaletxea

Kontxa,1
Tfno: (+34) 94 6806012
Faxa: (+34) 94 6106763
www.karranza.org

Geografia:

Mendi artean galduriko haran liluragarria agertzen zaio bisitariari lehen begi-kolpean. Naturak aberastasun apartak eman dizkio ingurune horri eta bertan bizi dira Karrantzako auzokoak. Are gehiago, historiaurretik gizakiak era guztietako eraikinak utzi ditu harat-honat barreiatuta. Karrantza inguratzen duten mendiak honakoak dira: Peñas de Ranero, (Peña del Moro, Peña del Mazo, Ranero, Armañon gailurrak), Mesada eta Ordunte mendilerroak.

Ekonomia:

Abeltzantza da eta izan da Karrantzako auzune sakabanatuetako jarduera ekonomiko nagusia eta horren garrantzia ikusteko, haranari edonondik begiratu besterik ez dago: zelaietako bordak, etxolak eta abeletxeak, hots, belarra gordetzeko edo neguan abereak babesteko ohiko eraikinak. Gazta eta hestebeteen ekoizpena ere garrantzitsua da.

Eskualdean, historiaurreko aztarnak gordetzen dituzten haitzulo asko daude, esaterako, Santa Isabel izenekoa. Kareharrizko lurrak kobazulo ederrak sortarazi ditu, besteak beste, Pozalagua, kristal forma zoragarriak eragiten dituzten bere estalaktita eszentrikoengatik ezaguna dena; La Torca del Carlista, munduko barrunberik handiena eta Ventalaperra, Bizkaiko historiaurreko aztarnarik antzinakoenak dituena. Molinar auzoan apaiz palotinarrek kudeatzen duten bainuetxea dago, joan den mendean hain ezaguna izan zena; gaur egun, ordea, atseden-etxe eta hotel bihurtuta dago. Ingurumen ezaugarri ezin egokiagoak dituen haranean dago kokatuta El Carpin Bizkaiko parke ekologikoa, eta bertan daude iberiar landaretza eta faunaren espezie asko, berez dagokien habitaten.

Komunikazioak:

Karrantza Bizkaiko mendebalaren muturrean dago eta Burgos eta Kantabria ditu mugakide. Distantziak
  • Bilbotik: 55 km
  • Vitoria-Gazteizetik: 121 km
  • Donostiatik: 174 km

Herri honetara iristeko bide batzuk daude:

  • Ansa autobusak: Lanestosa-Bilbo linea, Balmaseda eta Zallan geldialdiak eginez.
  • FEVEren trena: Bilbao-Karrantza linea, Ambasaguas auzoan geldialdia eginez.
  • Errepidetik: Herri honetara iristeko bide batzuk daude:
    • Artzentalesetik, Kantabriara doan BI-630 tokiko errepidea hartu.
    • Kantabria edo Burgostik N-629 errepide nazionaletik zatozela, Lanestosara iristean BI-3622 edo BI-3629 tokiko errepidea hartu, biek lotzen baitituzte Lanestosa eta Karrantza.
  • FEVE

Udalen webguneak

  • Artzentales
  • Balmaseda
  • Galdames
  • Gordexola
  • Güeñes
  • Karrantza
  • Lanestosa
  • Sopuerta
  • Turtzioz
  • Zalla