Sopuerta

Sopuerta

Lurralde historikoa: Bizkaia
Eskualdea: Enkarterriko eskualdea
Barruti judiziala: Balmaseda
Zabalera: 42,94 km2
Biztanleria: 2.442 biztanle 

Udaletxea

Mercadillo auzoa, 48
Tfno: (+34) 94 6504052
Faxa: (+34) 94 6504002
www.sopuerta.biz

Geografia:

Mendi-lerroez inguraturiko kubeta bati dagokion erliebe gorabeheratsuan kokatuta dago. Erdian Saldamando eta Kolitza haranak daude, eta bertara doaz Tremeral, Baldebezi eta hainbat erreka txiki. Mendirik altuenak honako hauek dira: Mello (626 m.), Saldamandoko mendiak, Alen (798 m.), Longitas (593 m.), Kanpazoa (715 m.), La Garbea (719 m.), Cabaña (526 m.) eta Arregi (537 m.). 

Ekonomia:

Lehen Sektorean axola handikoa izan diren abelgorrientzako larreak nabarmendu behar dira. Nekazaritza, berriz, oso urria da eta baratzeko lanketa egiten da, batez ere. Industriari dagokionez, oraindik ere meatze-gune batzuk daude, dena dela, metalak lantzeko tailerrak eta elikadura zein zur industriak ugariagoak dira. Gaur egun, Zerbitzu Sektorea nagusi da, udalerria lo egiteko gune bezala erabiltzen baita.

Komunikazioak

Sopuertatik Bilbora 28 km. daude, Balmasedara 10 km., Zallara 11 km., Muskizera 8 km. eta Castro-Urdialesera 16 km. Sopuertara honako errepideotatik etor daiteke:

Muskizetik (BI-2701) errepidetik, Balmaseda eta Zallatik (BI-2701) errepidetik, Otxarandik pasatuz; Castro-Urdialesetik (BI-3601) Las Muñecas mendatetik zehar, Artzentalesetik (BI-3614) errepidetik, eta, azkenik, Galdamesetik (BI-3631/2) errepideetatik. Balmaseda, Zalla, Galdames, Muskiz, Santurtzi eta Bilborekin komunikatuta dago autobus linea erregularren bitartez..

  • Bizkaibus

Udalen webguneak

  • Artzentales
  • Balmaseda
  • Galdames
  • Gordexola
  • Güeñes
  • Karrantza
  • Lanestosa
  • Sopuerta
  • Turtzioz
  • Zalla