Turtzioz

Turtzioz Lurralde historikoa : Bizkaia
Eskualdea: Enkarterriko eskualdea
Barruti judiziala: Balmaseda
Zabalera: 31 km2
Biztanleria:: 543 biztanle  

Udaletxea

Lehendakari Aguirre, 51
Tfno: (+34) 94 6809040
Faxa: (+34) 94 6109414
www.turtzioz.org

Geografia:

Ibar luze eta mehar hau, Oriñonen urak itsasora isurtzen dituen Aguera ibaiak zeharkatzen du. Turtzioz mendiz inguratuta dago, Armañon eta Pico Betallo nabarmenenak izaki. Haranaren izena Iturrioz hitzetik (iturri hotza edo ur hotza) eratortzen da. Izan ere, ur korronteez baliatzen ziren herriko errotak mugiarazteko eta Enkarterrin ohikoa zen errotariaren langintza. Egun, Basinagrekoa da martxan geratzen den errota bakarra.

Ekonomia:

Bestalde, Turtziozen dago Bizkaiko ibaiak birpopulatzen dituzten amuarrain kume guztiak hazteko arrainkume-gunea. Bertako ardi-gaztagatik ere bada oso ezaguna udalerri hau. Nekazaritza eta abeltzantza dira, batik bat, ingurune honetako jarduera nagusiak.

Komunikazioak:

Enkarterriko ekialdean dago kokatuta eta Kantabria, Villaverde de Trucios (Kantabria), Artzentales eta Karrantza ditu mugakide.. Distantziak:

  • Bilbora: 42,8 Km
  • Vitoria-Gasteizera: 85 Km
  • Donostiara: 154 Km

Turtziosera errepidez hel daiteke soilik, Bilbo-Karrantza linea egiten duen FEVEren trena Villaverde de Truciosen baino ez baita gelditzen. Artzentalesetik, BI-630 tokiko errepidetik Villaverde de Truciosera iristean, BI-2617 eskualde-errepidea hartu. Kantabriatik, Agueratik sartu eta BI-2617 eskualde-errepidea hartu.

  • Bizkaibus

Udalen webguneak

  • Artzentales
  • Balmaseda
  • Galdames
  • Gordexola
  • Güeñes
  • Karrantza
  • Lanestosa
  • Sopuerta
  • Turtzioz
  • Zalla