Euskara Zerbitzua

Euskara aspaldi galdu zen Enkarterrin, baina, ikastetxe, euskaltegi eta Enkarterriko euskaltzaleei esker, apurka apurka gero eta ugariagoak dira euskara dakitenak eta euskal munduan murgiltzen direnak. Hori dela eta, 1998an, Enkarterriko Mankomunitateak Euskara Zerbitzua eratu zuen; egoera bideratzeko eta euskara sustatzeko.

Zerbitzuaren xedea euskararen presentzia gizarte mailan bermatzea da, eguneroko bizitzan gure hizkuntza izan dadin. Hala ere, goian aipatutako errealitatea kontuan izanda, Zerbitzuak helburu nagusi bi izango ditu hurrengo urteotan:

  • Herritar euskaldunen kopurua handitzea.
  • Herritar euskaldunei hainbat zerbitzu ematea, euskeraz bizi ahal izateko.

Hori lortzeko bi esparrutan eragin eta egitasmoak gauzatu beharko ditu:

  • Udaletan eta Mankomunitatean.
  • Udalerrian.

Udalak eta Mankomunitatea:

  • Mankomunitatea osatzen duten udalen Euskara plana egin eta gauzatu. (Administrazioko langileak euskaldundu eta trebatu euskara zerbitzu hizkuntza izan dadin Enkarterrin).
  • Udaletan sortzen diren testuak elebidunak izan daitezen eskatu.
  • Hizkuntza paisaia euskaldundu.

Udalerria: Enkarterriko Plan Estrategikoa Garatu

  • Ikastetxeekin elkarlanean ikasleek eskola orduetan ez ezik eskolaz kanpokoetan ere euskara erabiltzeko aukerak sortzea. (Ikastaroak, euskal kantak eta jolasak, tailerrak, ipuin kontalariak, bertsogintza...).
  • Euskara Taldeekin, euskaltegiekin elkarlanean euskara dakiten helduentzat euskaraz mintzatzeko eta erlazionatzeko guneak sortu (Berbalagun egitasmoa). Eta euskara sustatzeko ekintzak antolatu.
  • Familia bidezko transmisioa bultzatu kanpainak eginez ("Niri euskaraz" egitasmoa, umezainen lan poltsa, euskal produktuen katalogoa, esKola agenda, egutegiak).
  • Aisialdian euskarari tartea egiten saiatu. (Ludotekak, jolas tailerrak, udaleku irekiak, gazte euskaldunentzako begirale ikastaroak).
  • Ahozko hizkera hobetu eta aberastu: Bertsogintza programa eskoletan, Ikastetxeen arteko jardunaldiak,  hizkera informala lantzeko ikastaroa,…)
  • Kultur Etxeekin edo kultur eragileekin batera, Euskal Herriko kultura eta tradizioak ezagutarazteko ekimenak sortzen jarraitu edo daudenak indartu (zinea eskoletako ikasleentzat, antzezlanak,..).
  • Merkataritza-ostalaritza esparruari dogkionean, kanpoko zein barruko hizkuntza paisaian euskararen presentzia bermatzeko urratsak ematen hasi. (Merktari euskaldunak identifikatzea, doako itzulpena eskaini merkatariei...).
  • Teknología berriak euskaraz: arlo honetan euskaraz dagoenaren berri eman eta erabiltzeko ohitura sustatu.
  • Kirolean euskararen presentsia areagotu. ( Eskualdeko ikastetxeekin Gazte Triatloia antolatzen da)

Gurekin harremanetan jartzeko idatzi emaila hurrengo helbidera: euskera@enkarterri.org

Euskararen Plan Estrategikoa (2018-2022)

logo plan estrategikoa

Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia.

Ondorengo irudian Euskara Plana ikus dezakezu

 

2016ko kudeaketa plana

Teknologia Berrien Txokoa

  • Euskarazko Produktuen Katalogoa
  • Enkarterriko Berbalagun Egitasmoa
  • Batxiler eta Lanbide heziketan euskaraz ikasten jarraitzeko aukerak
  • Euskararen transmisioa (gurasoentzako informazio baliagarria)
  • Merkataritza
  • Enkarterriko Gazte Triatloia 2016
  • Euskaltzaindia
  • Elhuyar
  • Euskara. BFA
  • Euskara. Eusko Jaurlaritza
  • Bannerra

Albisteak

RSS iturria ikusi