Gizarte eta heziketa interbentzio zerbitzua - EISE

Zer da?

Gizarte eta heziketa zerbitzua Enkarterriko Mankomunitatearen Giza Zerbitzuen barnean haur, gazte eta haien familientzat sortutako babesa, aholkularitza eta laguntza programa giza-hezigarri bat da.

Programa arazoak aurretik ikusteko eta dagokion heziketa emateko egina dago, batez ere. 0 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten familia jakin batzuei zuzenduta dago. Hain zuzen ere, arazoak dituztenei edo arazoak sortzeko eragile eta baldintza aproposak dituztenei. Programa honen helburua haurren gizarteratzean eta gurasoen eginkizuna garatzean eta betearaztean izan ditzaketen arazoak antzeman, aurreikusi eta esku hartzea da, zailtasun guztietan lagunduz.

Zerbitzua gizarte hezitzaile batek ematen du. Berak familia bakoitzaren beharren egoeraren arabera laguntzarik aproposena ematen dio bakoitzari.


Zeintzuk dira zerbitzuaren helburuak?

Mankomunitateko interbentzio Zerbitzua, beraz, sustapen, aurreikuspen eta babesaren arloan oinarritzen da. Zerbitzuaren bidez elkarbizitza, prozesu familiarrak, eboluzio-zikloak eta gizarteratze prozesua hobetzen da eta adin txikikoei eta bere familiei dagokienez lan ekintza konkretuak zehazten ditu dauden komunitate baliabideen arabera eta bere gizarte ingurunearen arabera jarraian aipatzen diren xedeaz:

  • Haurrei eta nerabeei eragiten dieten arrisku egoeren detekzio goiztiarra eta prebentzioa.
  • Oinarrizko heziketa gabeziak, gabezi familiarrak, sozialak, afektiboa….duen haur eta nerabeei arreta zuzena ematea.
  • Haurren eta nerabeen ingurune naturalean ongizatea eta garapen pertsonal osoa sustatzea.
  • Familiei laguntza eman gurasoek bere eginkizuna garatzeko eta betetzeko eskumen euskarriak, orientazio eta aholkularitza emanez.
  • Adin txikikoen beharrak betetzea eta familia harreman funtzionala bultzatzea.
  • Haurrei eta nerabeei bereziki eragiten dieten gabezi sozialak aurreikustea eta arintzea.
  • Arriskuan edo krisian dauden familiako edozein partaideei laguntzea honako arloetan: gizarteratze, harremanak antolakuntza, hezkuntza, lana edo osasuna.
  • Haur eta familiari dauden (eskolak, osasun zentroak, e.a.) komunitate baliabideen araberako laguntza koordinatua bermatzea.

Norentzat da?

Zerbitzua Mankomunitateko biztanleak diren 0 eta 18 urte bitarteko seme-alaba dituzten familientzat da. Hain zuzen ere:

  • Guraso edota tutoreentzat, hau da, desoreka familiar egoera edota arazo edo guraso lan eza pairatzen dituzten familientzat.
  • Bere bizi zikloan garapen egokia edo gizarteratze prozesuan arazo bereziak dituzten familientzat edota krisi egoeraren bat pairatu dituztenak.
  • Zailtasun egoeran, arrisku sozialean, moldatu ezinik edo babesgabetasun egoeran dauden haur eta gazteentzat, adin txikikoentzat.

Zertan datza?

Ematen den zerbitzua isilpeko arreta pertsonalizatuan oinarritzen da. Familia bakoitzeko egoera aztertu eta gero bere beharren egoerara egokitzen da. Hauek dira eman behar diren diren pausuak:

  • Bai familiak, bai komunitate baliabideak Oinarrizko Giza Zerbitzuarekin harremanetan jarri daiteke zerbitzua eskatzeko.
  • Eskaria egin ostean Gizarte Langileak, familiarekin batera, eskatzen den guztia aztertuko du.
  • Gizarte hezitzaileak balorapena egin eta gero, familiari Gizarte-Heziketa Zerbitzuan sartzea proposatuko zaio eta ezarri diren helburuak lortzeko eta horretarako egingo diren ekintzetan konpromisoa eskatzen zaio.
  • Proiektu giza-hezigarri pertsonalizatua egingo da. Bertan familian detektatutako gabeziak edo zailtasunak betetzeko ekintzak eta helburuak ezarriko dira honako arloetan: hezkuntza, osasuna, etxeko antolakuntza, familia eta komunitate harremanak, e.a. Proiektuak pausu bakoitzeko banakako ekintzak, talde ekintzak edo familiarrak zehaztuko ditu: elkarrizketak, akonpainamenduak...
  • Giza hezitzaileak, familia osoarekin batera –izan daitezkeen beste baliabide batzuen edo parte hartu duten profesionalen laguntzarekin- proiektuan ezarritako ekintzak gauzatuko ditu.
  • Aldiro, gizarte langileak eta gizarte hezitzaileak familiarekin jarraipen bilerak egingo dituzte aurrerapenak baloratzeko eta lortu nahi diren helburuen egoera aztertzeko.
  • Giza-heziketa interbentzioa bukatuko da ezarritako helburuak lortutakoan edo beste arrazoi batzuk direla eta ( adin txikikoa adin nagusitasuna lortu duelako, familia beste herri batera joan delako, arazoa larritu delako, horrek beste erakundeen esku hustea ekarriko luke, etc…) interbentzio mota desberdina beharrezkoa direnean.

Nola eskatzen da?

Zerbitzua eskatzeko beharrezkoa da Mankomunitateko Giza Zerbitzuekin harremanetan jartzea honakohelbide edo zenbakien bidez:

Helbidea: La inmaculada 15 (Aranguren)- Zalla
Telefonoa: 94 667 18 50-49
Faxa: 94 639 11 68