Gizarte ekintza

 
  • Komunitateko esku-hartzeak.

Biztanleria osoari edo antolatutako taldeei (elkarteak) zuzenduta dago eta helburua drogazaletasunari buruzko informazio objektiboa ematea da. Informazio horri esker, gizartearen sentsibilizazioa handitu egiten da eta komunitatea drogen eskaria gutxitzen duten prozesuetan sartzen da.

  • Nerabeen artean arriskua gutxitzeko esku-hartzeak, eremu irekietan (kalean) eta erreferentziazko gune naturaletan (lagunartean). Hezitzaileak banakako eta taldeko laguntza eskaintzen die nerabeei drogen gehiegizko erabilerak dakartzan arriskuak ezabatzeko edo gutxitzeko asmoz.

Nori zuzenduta:

  • Biztanleria osoari orokorrean.
  • Arriskuan dauden nerabeei.

Jarduerak:

  • Drogak kontsumitzeari eta gehiegizko erabilerari buruzko informazioa hedatzea eta sentsibilizazio-kanpainak antolatzea.
  • Drogazaletasunari buruzko informazio zehatza eskatzen duten talde eta elkarteei erantzutea.
  • Nerabeei banakako eta taldeko laguntza eskaintzea drogen gehiegizko erabilerak dakartzan arriskuak ezabatzeko edo gutxitzeko.
  • Drogazaletasunei buruzko informazioa eskatzen duten biztanleei aurrez aurre edo telefono bidez erantzutea.