Gizarte ekintza

 
  • Eskolako esku-hartzeak.  

Ikastetxeak dira gure komunitateko baliabide sozializatzaile nagusiak, eta beraz ahalegin asko egiten ditugu irakasleei hezitzaile-lanetan laguntzeko eta Osasunerako Heziketako eta Drogazaletasuna Saihesteko programak ezarri eta garatzeko.

Nori zuzenduta:

  • Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Heziketa Zikloetako, Lanbide Hastapeneko eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programetako ikasleei.
  • Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Heziketa Zikloetako, Lanbide Hastapeneko eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programetako irakasleei.

Jarduerak:

  • Irakasleentzako: Aholkularitza, baliabide didaktikoak ematea, prestakuntza, zailtasun handiagoa duten kasu edo gelak ikuskatzea (droga-kontsumoa, harremantzeko arazoak, portaera-arazoak, disziplina, erasoak, bazterkeria...).
  • Ikasleentzako: Tailerrak ikasgelan, informazio-guneak, jolastokiko esku-hartzeak.

Proiektu eta tailerrak