Familientzako Arreta Psikologikoko Programa, Tratu Txarrak eta Sexu-jazarpenak gertatzen direnerako

Programa hau zuzenean edo zeharka tratu txarrak eta sexu-jazarpenak jaso dituzten pertsonentzat da.

Helburua da halako ezbeharrek eragindako ondorio psikologikoak gainditzea, bai helduek, bai adingabeek.

Bestalde, familia eremuan tratu txar hori (fisikoa zein psikologikoa) ematen duten pertsonei ere laguntza ematen zaie, indarkeriazko jarrera horiek kontrolatzeko.

Honako hauek dira esku-hartzearen faseak:

  • Ebaluazio psikologikoa
  • Banako laguntza psikologikoa
  • Artatutako kasuen jarraipena egitea
  • Prozesu judizialei aurre egiteko babes psikologikoa

Arreta zerbitzua astearte eta ostegun goizetan ematen da, aldez aurretik hitzordua hartuta, 94.667.18.49/50 telefono-zenbakietara deituta.

Puntu kritikoen postontzia

Pertsonak ondo egotea euren ingurune fisikoan, seguru egotea, gizarte-ekipamenduak egokiak izatea, aisialdiko eta jolaserako eremuak bidezko moduan banatzea; azken batean, gure udalerri eta herrietako antolamenduak erantzun egokia ematea gizon eta emakumeen premia desberdinei. Mankomunitatearen Emakume eta Gizonen Berdintasunerako II. Planean jasotako helburuak dira horiek guztiak.

Besteak beste, udalerriko segurtasuna aztertuko da; hain zuzen ere, emakumeen segurtasunarekin lotutako alderdi kontuzkoenak identifikatuko dira. Horretarako, zuek inkesta honi erantzunez parte hartzea eta ekarpenak egitea nahi dugu.

Dena delako arrazoiengatik –adibidez, argi gutxi dagoelako, leku bakartia delako, gaizki egokituta edo zikina dagoelako, etab.– zuen udalerrian arriskutsuak iruditzen zaizkizuen guneak identifikatzea da kontua: kaleak, plazak, igarobideak, eskailerak eta abar.
  • Emakumeen tratu txarrak eta sexu-indarkeriaren arretarako III. Protokoloa
  • Puntu larriak
  • Zergatik martxoaren 8a